Koronabirusa Uribe Kostan

Berangok eta Gorlizek ez dute irteteko ordutegirik izango

Iker Rincon Moreno 2020ko mai. 18a, 08:10

Kalera irteteko eta kirola egiteko ordutegiak kendu egingo ditu Espainiako Gobernuak 10.000 biztanletik beherako udalerrietan; oraindino ez dute zehaztu noiz hartuko den neurri hori (ez da BOEn argitaratu). Hala, Barrika, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen bizi duten egoerara batuko dira Berango eta Gorliz; 06:00etatik 23:00etara irtetea izango da denbora muga bakarra. Gainontzeko udalerriek orain arte bezala segitu beharko dute, baina erosketetarako, lanera joateko eta terrazetara joateko ez dago ordutegi mugarik.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun