Koronabirusa Uribe Kostan

Maskarak erabili behar izango dira bihartik aurrera

Iker Rincon Moreno 2020ko mai. 20a, 11:19

Bihartik, eguenetik, aurrera maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango dela argitaratu du Espainiako Gobernuak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE). Horren arabera, 6 urtetik gorakoek erabilera publikoko edozein gune itxitan jantzita izan beharko dute, baita kalean eta aire zabaleko eremuetan ere, metro biko distantzia mantendu ezin bada. Neurria alarma egoera bukatu artean egongo da indarrean.

Maskara higienikoak eta kirurgikoak hobetsi dituzte, betiere sudurra eta ahoa estalita. Horiek jantzi beharko dituzte bihartik aurrera 6 urtetik gorako herritarrek; derrigortasun hori izango ez duten bakarrak arnasa hartzeko zailtasunak izan ditzaketenak izango dira, baita osasun arazoengatik zein lan jardueragatik jantzi ezin dutenak ere. Edateko eta jateko jardueretan ere ez da eraman behar izango.

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun