Barrika, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen bizi direnak soilik dute aukera 06:00etatik 23:00etara irteteko, mugarik gabe. Gainontzeko udalerriek orain arte bezala segitu beharko dute, baina erosketetarako, lanera joateko eta terrazetara joateko ez dago ordutegi mugarik.
Datorren astelehenetik, maiatzaren 25etik aurrera, aldiz, litekeena da ordutegi horiek kentzea udalerri denetan, konfinamendua arintzeko 2. Faseagaz batera.