#NikEtxeanEsperimentuak

Mate jolasak

Bizilabe · Elhuyar 2020ko mai. 26a, 10:11

Logika, dedukzioa eta habilidadea erabilita, egin matematikako jolasak. Azalpen-bideoa ikusi eta egin ariketak tarte atsegin eta dibertigarria pasaz. Has gaitezen, ba!

Zotzak

1) Egin zotzekin ondorengo irudia. Nola lortuko dituzu bi karratu, bi zotz soilik kenduta?

                                              

2) Neurri bereko sei zotz erabilita (eta hautsi edo moztu gabe), lau triangelu aldeberdin egiteko gai izango zinateke?

3) 15 zotzekin egindako irudi honetatik hiru karratu berdin lortu, hiru zotz soilik kenduta.

                                              

Sei kopak

Kopa bakarra mugituta, kopa beteak eta hutsak txandaka gelditzea lortu behar duzu.

                                              

Erlojua

1- Erloju baten zirkunferentzia 6 zatitan banatuta, zati bakoitzeko zenbakien batura berdina izatea lortu dezakezu?

10 puntu zuretzat!

2- Lehenengo irudiko hiru puntu mugituta, bigarren irudia lortu behar duzu. Erabili garbantzuak edo puxtarriak errazago egiteko!

                                

Pastela

Nola zatitu daiteke pastel hau 8 zati berdinetan, 3 ebaki zuzen bakarrik eginda?

                                              

Mezu estralurtarra

Espazioko ontzi batetik mezu hau bidali digute:

                                           

Zein izango da hurrengo mezua?

3 karratu, elkarri lotuta

Marraztu irudiko bezalako hiru karratu trazadura bakar batean, hau da:

1) arkatza paperetik altxatu gabe

2) lerro beretik bi aldiz igaro gabe

3) trazadurak trazatutako lerroa inoiz moztu gabe

                                             

Joko honen egilea Lewis Carroll matematikari eta idazlea izan zen, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuaren egilea.

Non dago urrea?

Hiru kaxa dituzu. Horietako bakoitzak ondorengo mezua du idatzita:

1. KUTXA: Urrea hemen dago

2. KUTXA: Urrea ez dago hemen

3. KAXA: Urrea bigarren kutxan dago

* Hiru esaldietatik bakarra da zuzena

Urrea non dagoen ziurta dezakezu? Urrea non ez dagoen ziurta dezakezu?

Badakizu zatitzen?

Gai zara poligono hau lau zati berdinetan zatitzeko?

                                             

Asmatu ezkutuko zenbakia

(Bi lagunen artean jolasteko)

Idatzi lau zifrako zenbaki bat, zenbaki bat bera ere errepikatu gabe. 

Bigarren jokalariak zenbakia asmatu behar du. Hasteko, lau zifrako zenbaki bat esango du, eta, lehen jokalariak zenbat “zauritu” eta zenbat “hildako” dauden esango du, horiek zein zifra diren esan gabe. “Zaurituak” asmatutako zifrak dira, baina beste posizio batean daudenak. “Hildakoak”, berriz, asmatutako zifrak dira, posizio zuzenean daudenak. 

Amaitzean, rolak trukatuko dira. Azkarren asmatzen duena da irabazlea. 

Karratuak egiten

Marraztu 9 x 9 puntuko karratua:

                                          

Jokalari bakoitzak puntu horizontalak edota bertikalak elkartzen joango dira, banan-banan, txandaka. Puntuak diagonalean ezingo dira elkartu.

Karratua ixten duenak karratu horren barruan bere marka egingo du. Karratu gehien ixten dituenak irabaziko du jokoa.

Ibaia zeharkatzea

Hirian barrena zihoan titiritero batek otsoa, ahuntza eta aza zeramatzan berekin. Ibai baten ertzera iristean, hura igarotzeko txalupa bat aurkitzen du, baina bakarrik bi kabitzen dira: bera eta otsoa, edo bera eta ahuntza, edo bera eta aza. 

Ez da ausartzen otsoa ahuntzarekin bakarrik uztera, ezta ahuntza azarekin uztera ere. Nola lortuko du ibaia gurutzatzea

ERANTZUNAK

Zotzak

1- Nola lortuko dituzu bi karratu, bi zotz soilik kenduta

                                

2) Neurri bereko sei zotz erabilita (eta hautsi edo moztu gabe), lau triangelu aldeberdin egitea. Hiru dimentsiotan ikusita hauxe litzateke:

                                             

3) Hiru karratu berdin lortu, hiru zotz soilik kenduta:

                                              

Sei kopak

Bigarren kopako edukia hartu eta bosgarren kopara isuri eta bere lekura itzuli kopa hutsa.

Erlojua

1- Erloju baten zirkunferentzia 6 zatitan banatuta, zati bakoitzeko zenbakien batura berdina izatea lortu.

 

                                            

10 puntu zuretzat! ...

2- Lehenengo irudiko hiru puntu mugituta, bigarren irudia lortu behar duzu.

                                          

Pastela

                                              

Mezu estralurtarra

Irudian batetik bosterako zenbakiak ikusten dira, ispiluko irudiari lotuta. Hurrengoa, beraz, seia izango da, ispiluko seiari itsatsita.

3 karratu elkarri lotuta

 

Non dago urrea?

  1. Benetako esaldia lehenengoa balitz, bigarrena ere hala izango litzateke. Beraz, asmaketaren enuntziatuarekin kontraesanean gaude, esaldi zuzen bakarra dagoela esaten baitigu. Hau da, urrea ez dago lehen kutxan.
  2. Bigarren kutxako esaldia egia balitz, lehenengo esaldiak faltsua izan beharko luke, eta, beraz, urrea hirugarren kutxan egon beharko luke, azken esaldi hori ere faltsua izanik.
  3. Hirugarren kutxako esaldia benetakoa balitz, 1. eta 2. esaldiak faltsuak izango lirateke. Horrela, urrea bigarren kutxan aurkituko genuke.

Urrea ez da lehen kutxan egongo. Baina ezin dugu ziur egon bigarren edo hirugarren kutxan egongo den ala ez.

Badakizu zatitzen?

                                            

Ibaia zeharkatzea

1.- Ahuntza eraman eta bakarrik bueltatu

2.- Aza edo otsoa, bietako edozein eraman, eta ahuntzarekin bueltatu

3.- Ahuntza utzi, bigarren urratsean eraman ez dena eraman; ondoren bakarrik bueltatu

4.- Ahuntza eraman

Erlazionatuak

Nire DNA

Bizilabe · Elhuyar 2020 mai 25 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun