Gazteen prekarizazioa kasualitatea ez dela salatu dute

Iker Rincon Moreno 2020ko eka. 9a, 10:09
Hamar pankarta jarri dituzte, Gorlizetik Erandiora bitarteko autobideko zubietan.

Egoera berria ez den arren, COVID-19aren pandemiak krisi ekonomiko eta soziala handitu egingo duela azpimarratu du Uribe Kostako UKan gazte langile antolatuen taldeak. Era berean, gazteen prekarizazioa "kasualitatea" ez dela salatzeko hamar pankarta jarri ditu bart taldeak eskualdean, Gorlizetik Erandiora bitarteko zubietan. Deitoratu dutenez, gazteak dira bizi- eta lan-baldintzen kaskartzea gehien pairatzen ari direnak, are gehiago COVID-19aren pandemia hasi zenetik.

Erlazionatuak

"Ez da kasualitatea, kapitalismoa da"

Iker Rincon Moreno 2020 mai 04 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun