"Zentroak ekoizpen zientifikorako gaitasun handia duela utzi du agerian", dio urteurrenaren karietara EHUk zabaldutako oharrak; "izan ere, 202 artikulu ekoitzi ditu askotariko gaiei buruz, eta horien %80 nazioartean garrantzi handia duten aldizkarietan argitaratu dira". Gainera, "ekonomiaren garapenean funtsezko eragilea" izan dela adierazi dute.
Otsailean argitaratu genuen estazioko zuzendari Ionan Marigomezegaz egindako elkarrizketa. Bertan, PiEren sorreraren eta egitekoaren eman zigun Marigomezek.