Pandemiaren erdi-erdian gaudela, Romo eta Pinuetako jai batzordeko kideek argi dute herritarren osasuna dela garrantzitsuena. Hori dela eta, elkarregaz lan egin eta gaur egungo egoera berrira egokitu dute euren jarduna. Diotenez, jaiek irauten duten astea "oso garrantzitsua" da auzotarrentzat. Izan ere, festek aisialdirako eta ondo pasatzeko baliagarriak izateaz gainera, auzoaren batasuna areagotzen dutela aldarrikatu dute: "Harremana estutzen laguntzen digute, bai eta partekatzen ere".
Hori dena dela eta, jaien asteari eutsi eta ospakizun birtualak egingo dituzte abuztuaren 2tik 9ra bitartean. "Egoera honetara egokituko gara, eta beste tresna batzuk erabiliko ditugu horretarako; internet, sare sozialak eta streaming bidez egingo dira ekitaldiak", iragarri dute arduradunek.Horrez gainera, ezohiko jaiok irauten duten bitartean banderak balkoietara ateratzeko, jaietako kamisetak eta zapiak janzteko eta auzoko saltoki eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumitzeko deia egin diete herritarrei. "Alabaina, batik bat, arduratsuak izan eta ezarritako arau guztiak errespetatu; lor dezagun Romo bizirik egotea!", azpimarratu dute.
Egitaraua:
Abuztuak 2, domeka
- 18:00 Félix Arnaizi omenaldia, streaming bidez.
- Playbackerako bideoak bidali emailez: erromokojaibatzordea@gmail.com.
Abuztuak 4, martitzena
- 19:00-00:00 Mozorro lehiaketa; gaia goitibeherak. Birtuala izango da. #ROMOKOJAIAK1 traola erabili goitibeheren maketakaz batera mozorrotutako argazkiak partekatu edo jai batzordeko posta elektronikora bidali dagokion ordutegiaren barruan: erromokojaibatzordea@gmail.com.
Abuztuak 5, eguaztena
- 19:30 Txupinaren jaurtiketa birtuala, streaming bidez.
Abuztuak 6, eguena
- 15:00-18:00 Plater irekien saio birtuala. Proposaturik se osagaien artean (arroza, txokolatea, jengibrea, errukula, oilaskoa eta pipermina) gutxienez hiru erabili behar dira platera egiteko. Ondoren, igo aukeratutako osagaiak erakutsiz egite-prozesuaren bideo bat eta azken emaitzaren argazki bat sare sozialetara #ROMOKOJAIAK2 traola erabilita edo bidali postaz: erromokojaibatzordea@gmail.com.
- 19:00 Pailazoen saio birtuala, streaming bidez.
- 20:00-02:00 Romoko DJak, streaming bidez.
Abuztuak 7, barikua
- 17:00-22:00 Mozorro lehiaketa, gaia librea. Argazkiak igo sare sozialetara #ROMOKOJAIAK3 traola erabilita edo jai batzordeko posta elektronikora bidali dagokion ordutegiaren barruan: erromokojaibatzordea@gmail.com.
- 20:00 Bertso-saio birtuala, streaming bidez.
- 22:00 Kuadrillen playbacken emanaldia, birtualki.
Abuztuak 8, zapatua
- 15:00-18:00 Putxeren lehiaketa birtuala. Igo itzazu egite-prozesuaren bideo bat eta azken emaitzaren argazki bat sare sozialetara #ROMOKOJAIAK4 traola erabilita edo bidali postaz: erromokojaibatzordea@gmail.com.
- 21:00-00:00 Tekno gaua, streaming bidez.
Abuztuak 9, domeka
- 15:00-18:00 Tortilla lehiaketa birtuala. Igo itzazu egite-prozesuaren bideo bat eta azken emaitzaren argazki bat sare sozialetara #ROMOKOJAIAK5 traola erabilita edo bidali postaz: erromokojaibatzordea@gmail.com.