Xabier Orbegozok eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute I. Binakako Euskal Pentatloia

Tolosan jokatu zen pasa den ostiralean, eguerdian, I. Binakako Euskal Pentatloi Txapelketa, non zazpi bikote aritu ziren hiru taldetan banatuta.

610 ikusle bertan zirela, giro bikaina sortu da nahiz eta eguzkiaren eragina jasan behar izan duten zaleek zein kirolariek.

Hiru txandetan banatuta plazaratu dira zazpi bikoteak, eta guztietan azkarrenak azkenekoan plazaratu diren Xabier Orbegozo Arria V.a eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a izan dira.

Txapeldunek haien lanak 40 minutu eta 58 segundoan amaitu dituzte, Kepa Peñagarikano eta Joxean Olaskoaga Aizperro bikotearen aurretik sailkatuz.

Harriarekin, giza-proban, aizkoran, txingekin eta lasterka jokatu zen euskal pentatloia. Ondorengo lana egin behar zuten kirolariek, bikoteka: 40 aldiz 100 kiloko bola altxatu, lau plaza egin giza proban, lau kanaerdiko moztu, 50 kiloko bi txingekin 8 plaza egin, eta 4 kilometro korrika, hau da, ehun itzuli plazari. Proba bakoitzean bikoteko kide batek gutxienez % 40a egin behar zuen. Harri-jasotzean, adibidez, gutxienez 16 altxaldi egin behar zituen kirolari bakoitzak.

Lehen txandan, Kepa Peñagarikano eta Joxean Olaskoaga Aizperro izan dira onenak 41 minutu eta 53 segundoko denbora eginda, atzetik bigarrenak Jokin Eizmendik eta Jagoba Otaegik 54 minutu eta 07 segundotan bukatu dute haien lana eta hirugarrenak Julen Kañamares eta Xabier Urrutia izan dira, 49 minutu eta 42 segundoko denborarekin.

Bigarren txandan, Beñat Amade-Osman Drame eta Xabier Zaldua-Jon Gisasola Zelai V.a bikoteak aritu dira. Azken hauek 43 minutu eta 22 segundo baliatu dituzte lanak amaitzeko eta lehendabizikoek aldiz, 50 minutu eta 25 segundo behar izan dituzte.

Azken eta hirugarren txandan erabaki da guztia, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, eta Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza bikoteen txandan, alegia. Arria V.a eta IzetaVI.ak lanak ondo egin dituzte, eta bigarren sailkatuei ia minutu bateko aldea aterata txapela jantzi dute.

Sailkapena:

  1. Xabier Orbegozo Arria V.aketa Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a: 40 minutu 58 segundo
  2. Kepa Peñagarikano eta Joxean Olaskoaga Aizperro: 41 minutu 53 segundo
  3. Xabier Zaldua eta Jon Gisasola Zelai V.a: 43 minutu eta 22 segundo
  4. Julen Kañamares eta Xabier Urrutia: 49 minutu eta 42 segundo
  5. Beñat Amade eta Osman Drame: 50 minutu 25 segundo
  6. Jokin Eizmendi eta Jagoba Otaegi: 54 minutu eta 7 segundo
  7. Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza.Utzi egin behar izan zuten lehia.
Erlazionatuak

“Jendea herri-kiroletan murgiltzea da gure helburua”

Getxo

Egoera kaskarrean dago gaur egun herri-kirolen mundua, Beñat Amade Getxo Herri Kirolak taldeko kidearen arabera: "kirolari gutxi, laguntza e...

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun