Osasun-arrazoiak direla eta, internetez salduko dituzte sarrerak, www.bertsosarrerak.eus helbidean. Irailaren 10ean ipiniko dituzte salgai, 12:00etan. Ikusle-kopuruak murriztuko dituztenez, sarrerak gura dituztenei arin ibiltzeko gomendatu diete antolatzaileek. Prezioa hiru eurokoa izango da, euro bikoa elkarteko bazkideentzat. 16 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.
Segurtasunari dagokionez, honako oharrak zabaldu dituzte:
- Sarrerak aurrez saltzea lehenetsiko da, bertsosarrerak.eus ataria erabiliz.
- Saiora garaiz heltzea komeni da denok modu egokian sartzeko.
- Ekitaldian zehar ez ezik, ekitaldiaren aurreko eta ondorengo uneetan ere segurtasun-neurriak bete beharko dira.
- Kasu egin antolakuntzakoei eta aurkezleak emandako oharrei.
- Ezingo dira musukoak kendu ez saioan zehar, ez aurretik, ezta ondoren ere.
- Ezingo dira aulkiak lekutik mugitu, ezta pertsonak lekuz aldatu ere. Saio ostean aulkiak ez jasotzeko eskatuko da.
- Ahalik eta sartu-irten gutxien egiteko eskatuko da.
- Zalantza kasuan, segurtasun irizpidea gailenduko da.
Gogora dezagun sailkapen-fase honetako saio bi Uribe Kosta egingo direla. Bata Algortako Muxikebarri kultur gunean, irailaren 17an, eta bestea Berango Antzokian, irailaren 18an. Saio denak 18:30ean hasiko dira.