Umeak eta gurasoak euskaraz jolastu ahal izateko Euskaraz Olgetan egitasmoa abiatuko du Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak berriro ere datorren irailaren 14an, eta azaroaren 8ra arte egongo da martxan. Azaldu dutenez, konfinamendu garaiko metodologiari jarraituta, astez aste tailerrak eta ikuskizunak eskainiko dituzten bina bideo eskegiko dituzte www.euskarazolgetan.eus webgunean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!