Saio bietako puntuazio desglosatuak ikusteko sakatu hemen.
Aste honetan beste lau saio izango dira: Muxikan eta Berrizen eguaztenean; eta Zallan eta Derion eguenean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egungo segurtasun-neurriak ahalik eta gehien errespetatuko dira. Hala, besteak beste, sarrerak aldez aurretik erostea eskatu dute; Internet bidez egin daiteke hori ondorengo helbidean: www.bertsosarrerak.eus. Sarrerak 3 euroan eros daitezke; bazkideek 2 euro pagatu beharko dute; 16 urtetik beherakoek, aldiz, doan izango dituzte tiketak.