Lan-karga onartezinak, ordezkapenik ez, itxaron-denbora gero eta luzeagoak, aldi baterako lanpostu-tasa handiegia... Osasungintzan, eta batez ere Lehen Mailako Arretan, behar beste ez inbertitzeagatik protesta egiteko mobilizazioei ekin diete sindikatuek, eta gaur ehunka lagun atera dira kalera, hamar minutuz protesta egutera. Argazkian Algortako anbulatorio batean egindako elkarretaratzea ikus dezakezue.
Hain zuzen ere, uda-hasieran baliabide faltaz kexatu ziren Uribeko ESIko langileak, artikulu honetan jaso genuenez. COVID-19ari aurre egiteko Osakidetzak hartutako neurriak oso eskasak zirela adierazi zuten orduko hartan, besteak beste.
Osasun Sailak eta Osakidetzak, euren aldetik, erantzun dute inbertitutako hiru eurotik bat Lehen Mailako Arretara bideratzen dela, eta 2019 eta 2020 bitartean 145 plaza berri sortu direla. Gainera, datozen lau urteetan beste 4.000 plaza sortzeko asmoa agertu dute. Azkenik, ahalik eta lasterren sindikatuakaz batzeko borondatea dutela adierazi dute.