Bertan behera geratu dira presoen alde zapatuan egitekoak ziren mendi-igoerak

Erredakzioa 2020ko urr. 1a, 15:57

Datorren zapatuan, urriak 3, Munarrikolanda (Sopela-Berango), Ermua (Gorliz) eta Unbe (Erandio) mendietara igotzeko deialdia eginda zuen Sare elkarteak, preso, errefuxiatu eta iheslarien aldeko Izan Bidea ekimenaren barruan. Euskal Herri osoko 650 mendi-tontorretara igotzea zen helburua, baina eguraldi-iragarpena dela eta atzeratzea erabaki dut. Ekimena datorren urteko maiatzaren 8an egingo dela iragarri dute, hain zuzen.

Igoerak bertan behera utzi arren, deialdiak eginda zeuden herrietan elkartzeko gonbita mantenduko dute. Zehazki, mendira igotzekoak zirenek elkarregaz argazkiak egiteko proposatu dute, 12:00 eta 13:00ak bitartean. Argazki horiek, gero, sare sozialetan zabaltzeko eskatu dute, Sarek emandako telefono-zenbakien bitartez.  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun