Udalak azaldu duenez, “Anitza izeneko manifestuari atxikimendua adieraztean, konpromisoa hartzen dugu gure espazioa zaindu eta berritzeko, aniztasunerako espazio modura”, esan zuen Teresa Fernandez PSE-EEko zinegotziak, eguaztenean egindako osoko bilkuran. Fernandezek irakurri zuen bozeramaileen batzordearen adierazpena, izan ere.
Hau da manifestuan adierazitako dekalogoa:
- Aniztasunaren alde gaude; izan ere, gizartearen zeharkako eta ezinbesteko
ezaugarritzat jotzen dugu. - Aniztasuna norberaren baitan aurkitzen den zerbait da, eta ezinbestean
positiboa da. Nortasun, izateko modu eta maitasun-ereduetan aniztasuna izatea
balio bat da berez. - Ezin da ulertu nortasuna eta izateko modua mugatu daitezkeenik, ezin da
zigortu harreman positibo eta gogobetekorik, eta ezin da pertsonen artean
hierarkiarik ezarri. - Gure espazioan gogoz egingo dugu lan hierarkizazio historikoaren ondorioz
sortu diren desberdintasun sozialen kontra. Ez dugu onartuko eskubide eta
askatasun berdintasunaren gaineko mehatxurik eta urraketarik. - Ez dugu onartuko inork jarrera ez-tolerantea agertzea, ezta aniztasunari eraso
egitea ere. - Gainerako administrazioei eskatzen diegu aniztasunaren alde lan egin dezaten:
aniztasuna onartu, sustatu, bultzatu eta babestu dezatela. - Egungo legeria hobetzea aldarrikatzen dugu. Legeak zaindu egin behar du
aniztasuna, hezkuntzan, ikerketan eta errespetuan oinarrituta, eta edozein
erasoren kontrako gaitzespen-jarrera zorrotza agertu behar du. - Daborduko martxan jarri diren gazteei eskatzen diegu modu aktiboan jarrai
dezatela, beste indargune bat izan daitezela aniztasuna bultzatzeko, bai maila
pertsonalean, bai kolektiboan. - Gazteak beste indargune bat izatera animatzen ditugu, Gune Anitza espazioak
bilatzeko, ezagutarazteko eta sortzeko. - Helburua da Gune Anitza zigiluari atxikitzea aniztasuna positibotzat hartzen
duen espazio fisiko eta birtual guztiak .