Koronabirusa Uribe Kostan

Kalitatezko osasun-zerbitzu baten aldeko elkarretaratzeak egin dituzte eskualdean

Lehen arretarako baliabide gehiago, osasungintzan inbertsio gehiago eta murrizketa eta pribatizaziorik ez egitea aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, eguaztenean, Algortako Bidezabaleko osasun zentroan. Denera, 45 lagun inguru batu ziren bertan; hala ere, beste hainbat mobilizazio egon ziren baita ere eskualdean: Plentzian 20 lagun bildu ziren protestatzeko, Gorlizen 25 eta Erandion 50, besteak beste.

Atzoko elkarretaratzeetan bildutakoek azpimarratu zutenez, osasun arloko langileak "nekatuta eta baliabiderik gabe" daude; "ondorioz, herritarrak arreta duinik gabe gelditu dira". Horren aurrean, deitoratu zuten zein den gaur egun Osakidetzaren eredua, "mugak agerikoak dituena". Kontuak hala, beste eredu bat aldarrikatu zuten osasun zentroen aurrean bildutako lagunek: "Indarrean dagoenak ez digu balio!".

Besteak beste, lehen arretarako baliabide gehiago beharrezkoak direla azpimarratu zuten. Horrez gainera, osasungintzan inbertsio gehiago egiteko eskatu zieten agintariei: "BPGaren %7a gutxienez". Azkenik, murrizketa eta pribatizazio gehiagorik ez egoteko aldarrikatu zuten.

Mobilizazioak amaitu ondoren, dei egin zuten datorren azaroaren 11n egingo duten beste elkarretaratzeetan parte hartzeko: herriko osasun zentroen aurrean, 19:00etan. Era berean, Osakidetzako Bizkaiko langileek azaroaren 12rako deitutako greba deialdiaren berri eman zuten.

Erlazionatuak

Berango eta Erandio ere, eremu gorritik kanpo

Uribe Kosta

Apurka-apurka alarma gorritik ateratzen hasi dira Uribe Kostako udalerriak, intzidentzia-tasa 500etik beherakoa gordeta. Hala, 5.000 biztanletik go...

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun