Euskaraldia 2020

Egunean Behin galdera-jokoan taldeka parte hartzeko deia egin du Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak

Erredakzioa 2020ko aza. 11a, 16:28

CC BY SA-GUAIXE

Euskaraldiagaz bat eginez, Uribe Kostako Mankomunitateak  "bultzada berezia" eman gura dio euskararen erabilerari, eta helburu horregaz Uribe Kostako “Egunean Behin Talde Lehiaketa” antolatu dute. Gailu mugikorretarako Codesyntax enpresak sortutako Egunean Behin aplikazioa erabili beharko da horretarako.

Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko herritarrei zuzendutako lehiaketa hori azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4an amaituko da. Bitarte horretan “Ukan euskaraz” taldean astero puntuazio handia lortzen duenari sari  berezi bat emango diote.

Hona hemen parte hartzeko egin beharrekoa:

  1. Jaitsi “Egunean Behin" aplikazioa zure mugikorrean:
    https://eguneanbehin.app.link/k2T7Z9j24ab edo bilatu “Egunean behin” aplikazioa
  2. Sakatu “Taldeak” ikonoa
  3. Sakatu “Talde batean sartzeko” giltza
  4. Kode hau sartu: 23D007
  5. Sartu zure izena eta abizena eta… jolastu!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun