Bertan behera geratu dira propultsatzaile bidezko jaurtiketa-lehiaketa, Neandertrail lasterketa eta Historiaurreko zizelkatze litikoko ikastaro esperimentala. Hirugarren horretan parte hartzeko talde bat izena emanda zegoen daborduko, eta ekimena gauzatu daitekeenerako lekua gordeko dietela adierazi dute antolatzaileek.
Azaroaren 20ko berbaldia, berriz, Urdulizko Kultur Etxean ikusi ahal izango da, aurrez aurre eta ohiko segurtasun-neurriak betez, edo Edestiaurreren Youtubeko kanalean.