Emakumeenganako indarkeriaren kontrako sentsibilizazio kanpaina prestatu du gaurko egunerako, azaroaren 25erako, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak. Azaldu dutenez, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lita: "Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa". Hori dela eta, puntu lilak etxeko leihoetan jartzeko deia egin dute, "konpromiso aktiboa" hartzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!