Ekimena 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduko zaie, eta saio bi izango ditu. Lehenengoa abenduaren 15ean egingo da, UK Gaztedi programan parte hartu dutenakaz. Bigarrena abenduaren 17an egongo da, programa horretan jardun ez dutenekaz. Kasu bietan Skype bidez egingo dituzte topaketak, 18:00etatik 19:30era.