Saridunak nortzuk diren erabakitzeko kontuan hartu dira aurreko urtean egindako merituak, hau da, 2019an. Erakundeei eta zuzendaritzetako kideei dagokienez, "Bizkaiko oinarrizko kirolari egindako ekarpena baloratu da", Aldundiaren berbetan. Berango Atletismo Taldeak eskuratu du saria erakunde onenaren kategorian; "1984. urtean sortu zenetik haren helburu nagusia izan da pertsonak prestatzea, atletismoan arituz eta eguneroko zereginetan oinarritutako ardatz nagusietan egituratuz: balioetan heztea; bizitza osasungarrirako ohiturak sortzea; eta pertsona guztien zintzotasuna nahiz berdintasuna sustatzea", adierazi dute; "horrez gain, lan hori osatzeko, bertako atletei Estatuko zein nazioarteko atleta bikainekin egoteko aukera eman diete; horretarako, Berangoko Nazioarteko Milia antolatu dute, zeina Estatuko milia onentzat jotzen baita eta zeinetan Berango herri osoak parte hartzen baitu".
Banakako kirolariei eta taldeei dagokienez, berriz, epaimahaikideek ezarritako irizpideak 2019. urtean zehar lortutako kirol-merezimenduak dira, hau da, Espainiako Estatuko zein nazioarteko txapelketetan lortutako titulu nahiz dominak. Getxoko José Luis de Ugarte bela-eskola izan da talde onena. saria emate azaldu zutenez, "1991. urtean sortu zen, Bizkaiko gazteen artean bela arina sustatzeko xedearekin. Harrobiak egindako lanari esker, Nicolas Viar, Tomas Trueba, Manolo Rey-Baltar, Juan Olavarri eta Silvia Marcé kirolariek osatutako taldeak kategoriako lehen postua irabazi zuen 2019ko uztailean Getxoko uretan egindako J80 Munduko Txapelketan. Titulu horren aurretik Estatuko txapelketa irabazi zuten urte berean, Santanderren".
Gainerako saridunak honakoak izan dira:
- Kirolari onena: Jone Magdaleno Albizu, taekwondo
- Zuzendaritzako langilea: Naia Fernandez Veiga, Lointek Gernikako eta Bizkaiko nahiz EAEko saskibaloi-federazioetako prentsa-burua
- Epailea: Fernando Oteo Fernandez, ping-pong epailea
- Entrenatzailea: José Mario López Villalibre, saskibaloia