Plentzia eta Urdulizko metro-geltokien arteko ibilbidea autobusez egin beharko da egunotan. Hala jakinarazi du Metro Bilbaok sare sozialen bitartez; ez du zehaztasun gehiagorik eman, hala ere, jakin ahal izan denez, azken euriteek luizia eragin dute metro-bidearen ondoko mendi-magalean, udalerri bi horien arteko BI-2704 errepidean, Ardantzako gasolindegiaren parean.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.
Izan zaitez HIRUKAlagun