Udalerri txikietan ere ostalaritza-establezimenduak itxi behar izango dira

Iker Rincon Moreno 2021ko ots. 1a, 16:19

Lemoiz, Plentzia eta Urdulizko koronabirus kasuen intzidentzia metatua 500 kasutik gorakoa da 100.000 biztanleko, eta, beraz, udalerriok eremu gorrian sartu dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren gaurko ebazpenak agindu duenez.

Gaur publiko egin den ebazpenaren ondorioz, 5.000 biztanletik beherako udalerri txikiek ere neurri bereziak ezarri beharko dituzte bertako intzidentzia metatua 500 kasutik gorakoa denean. Kontuak horrela, bihartik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako hurrengo neurriak indarrean sartuko dira Lemoizen, Plentzian eta Urdulizen: ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak itxi egingo dira; era berean, taldeko kirol-jarduera etengo da.

Horrez gainera, gogoratu beharra dago indarrean dauden murrizketei eutsi behar zaiela, hala nola etxeratze-agindua 22:00etatik 06:00etara, merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia 21:00etan finkatuta dagoela, eta musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera daudela, besteak beste.

 

Erlazionatuak

Sopela eremu gorrian sartu da gaur

Iker Rincon Moreno 2021 ots 01 Sopela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun