Kontuak horrela, bihartik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako hurrengo neurriak indarrean sartuko dira Berangon: ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak itxi egingo dira; era berean, taldeko kirol-jarduera etengo da.
Horrez gainera, gogoratu beharra dago indarrean dauden murrizketei eutsi behar zaiela, hala nola etxeratze-agindua 22:00etatik 06:00etara, merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia 21:00etan finkatuta dagoela, eta musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera daudela, besteak beste.