Prestakuntza-programa horren bidez, Business Data Analytics graduko 80 ikaslek aukera izango dute Sherpa.ai adimen zerbitzuetako enpresak 2020ko uztailean aurkeztu zuen AA plataforma bertatik bertara ezagutzeko. Horrek hiru zerbitzu hartzen ditu bere baitan: datuen pribatutasunari aplikatutako AA, gomendioari eta aurreikuspenari buruzko AA, eta elkarrizketari buruzko AA. Garapen horiek hainbat esparrutan eta enpresatan erabil daitezke, hala nola osasunean, energian, ikerketan eta segurtasunean.
Sherpa-ai-ko lantaldeak antolatuko ditu prestakuntza-ekintza eta saio praktiko horiek; horri esker, ikasleek teknologia berritzaile hori probatu ahal izango dute, eta APIak eta SDKak erabiltzen trebatu ahal izango dira, bai eta aplikazioak modu erraz eta intuitiboan sortzen ere. Arduradunek azpimarratu dutenez, AA ikasleei hurbiltzeko modu bat da hori, sektoreko punta-puntako enpresa baten eskutik.