Udalerri mugakideen arteko mugikortasuna ahalbidetuko da astelehenetik aurrera

Iker Rincon Moreno 2021ko ots. 12a, 13:19

Artxiboko irudia.

Udalerrien itxiera perimetrala beste hamabost egunez luzatu bada ere, astelehenetik aurrera ondoko udalerrietara joan ahal izango da aktibitate sozioekonomikoak edo aire zabalean kirola egiteko, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

LABIren Aholku Batzordea bildu da gaur, eta, horren ondoren, hurrengo hamabost egunetarako neurrien berri eman du Iñigo Urkullu lehendakariak. Hala, besteak beste, mugakideak diren udalerrien arteko mugikortasuna ahalbidetuko da hilaren 15etik, astelehenetik, aurrera.

Dekretuaren erreformak xehetasun gehiagoz zehaztuko ditu udalerrien arteko mugikortasuna baimentzeko beste arrazoiak: "lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean dauden taldeen arteko kirol entrenamenduak eta lehiaketak; eta 500etik beherako intzidentzia tasa duten udalerrien arteko mugikortasuna kirol federatuko entrenamenduak, eskola kiroleko entrenamenduak egiteko, baita gimnasioetan, klubetan edo kiroldegietan programatutako aktibitateak egiteko ere".

Nora joan daitezke uribekostarrak?

  • Barrikoztarrak: Sopela, Urduliz eta Plentzia.
  • Berangoztarrak: Getxo, Erandio, Urduliz eta Sopela.
  • Erandioztarrak: Leioa, Barakaldo, Bilbo, Sondika, Loiu, Laukiz, Urduliz, Berango eta Getxo.
  • Getxoztarrak: Portugalete, Leioa, Erandio, Berango eta Sopela.
  • Gorliztarrak: Plentzia eta Lemoiz.
  • Leioaztarrak: Erandio eta Getxo.
  • Lemoiztarrak: Bakio, Maruri-Jatabe, Gatika, Plentzia eta Gorliz.
  • Plentziarrak: Barrika, Plentzia, Lemoiz eta Gorliz.
  • Sopeloztarrak: Getxo, Berango, Urduliz eta Barrika.
  • Urduliztarrak: Barrika, Plentzia, Gatika, Laukiz, Erandio, Berango eta Sopela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun