Uribe Kostako Gazte Topagunea antolatu du Ernaik

Iker Rincon Moreno 2021ko mar. 30a, 12:06
Ernairen mobilizazio bat, artxiboko irudian. © ERNAI

Ernai gazte antolakundeak bere komunitatea eta euskal gazteria biltzeko ekintzak egingo ditu aste-akabuan. COVID-19aren pandemia dela eta, aurten ezin izango da ekimen bateratu bat egin, eta herriz herri egitarauak osatu dituzte "EH! Ez gaude inoren zain. Gazteok independentzia" lelopean. Uribe Kostan, gazte topagunea egingo dute barikuan, apirilaren 2an, 11:00etatik aurrera, Sopelako Ander Deuna ikastolan. Hurrengo egunean, zapatuan, Bizkaiko ekimen nagusia egingo dute: Serantes mendira igoera, Santurtziko Kabiezes plazatik abiatuta.

Apirilaren 2an, barikuan, egun osoko egitaraua antolatu du eskualdeko Ernaik Sopelako Ander Deuna ikastolan. Hitzaldiak, bazkaria, maratoi ekintzailea, ekitaldia eta kontzertuak egongo dira. Pandemia dela eta, edukiera mugatuta egongo da, hala, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da @uribekostakoernai (instagram) edo uribekostakoernai@gmail.com helbideetara mezuak bidalita.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun