AstraZenecaren txertoa 60 eta 69 urte bitartekoei bakarrik jarriko zaie

Iker Rincon Moreno 2021ko api. 9a, 09:48

Osasun Publikoaren Espainiako batzordeak atzo arrastian eman zuen agindu horren berri. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, ez daki zer gertatuko den AstraZenecaren bigarren dosia jarri behar zaien pertsonakaz, eta kexu da Sendagaien Europako Agentziaren aholkua ez delako aintzat hartu. Dena dela, jakinarazitakoaren arabera, Osasun Sailak ez die jarriko txerto hori 60 urtetik beherakoei.

Eguen arrastian Espainiako Osasun Publikoko batzordeak zehaztu zuen zein adin tarteko herritarrek jasoko duten hemendik aurrera AstraZeneca txertoa: 60-69 urte bitartekoek, hain zuzen ere. Hala, hasiera batean, 60-65 urte bitartekoen txertaketa amaituko dute, eta, ondoren, 66-69 urte artekoen kanpaina abiatuko dute; kasuotan beste txerto batzuk ere eman ahalko zaizkiela azpimarratu dute.

Lehen dosia jasota duten 60 urtetik beherako herritarren txertaketa-prozesuari dagokionez, ez dute zehaztu zer gertatuko den. Maiatzean inokulatzen hasi beharko lirateke bigarren dosiak, baina oraindino ez dago horren inguruko erabakirik. Bitartean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gogoratu du EAEn emandako AstraZenecako dosietatik "ez dagoela txertoari lotutako larritasuna duten albo-ondoriorik".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun