Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak izena emateko epea zabaldu du 2021-2022 ikasturtean Batxilergoa ikasi gura duten ikasleentzako. Onarpen-eskaerak ikastetxe publiko zein itunpekoetan egin daitezke, apirilaren 23ra arte.
Aurreko urteetan bezala, ikasleek eskabideak aurkezteko bi modu izango dituzte: ikastetxeetan bertan edo online, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez.
Hau da kontutan hartu beharreko egutegia:
- Apirilaren 12tik 23ra: eskaerak aurkezteko epea.
- Maiatzak 13: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrenden argitaratzea.
- Maiatzaren 20ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea.
- Maiatzak 27: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrenden argitaratzea.
- Ekainaren 21etik uztailaren 6ra: matrikula egiteko epea.
2021-2022 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskainiko duten 207 ikastetxe publiko nahiz itunpeko izango dira EAEn. Ikasleek hiru modalitate hauetako bat aukeratu beharko dute: Zientziak; Giza eta Gizarte Zientziak; edo Artea. Aurtengo 2020-2021 ikasturtean 31.724 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten, aipaturiko modalitate horietako batean.