Maiatzaren Lehena, sistema kapitalistaren esplotazioaren eta zapalkuntzaren aurka jaio zen mundu osoan, eta sistema kapitalista nagusitzen den bitartean, herri edo herrialde bakoitzeko zein nazioarte mailako langile eta herri-borrokak ezinbestekoa izaten jarraitzen du, are gehiago COVID-19aren pandemiak eta agertu diren britaniar zepa berriek gure bizitzako arlo guztietan sorturiko krisi humanitarioaren aurrean.
Pentsiodun gehienok langile-klasearen eta beste herri-sektore batzuen partaideak gara. Bizi, sufritu eta elkarrekin partekatzen eta borrokatzen dugu gure lan-eskubide eta eskubide sozialen alde eta baita mundu hobearen alde ere. Eta orain, gaurko eta etorkizunerako pentsio publikoak eta duinak bermatuko dituen pentsio-sistema publiko baten aldeko borrokari eusten diogu, kalitateko eta doako osasun publikoaren alde, eta emakumeen diskriminazioaren eta bazterketaren aurkako edo beste edozein eskubide sozial eta demokratiko edo nazional defendatzeko edozein mobilizazio babesten dugu eta gure elkartasuna adierazten diogu.
Horregatik guztiagatik, pentsiodunen mugimendua Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan egongo da, eta pentsiodun bakoitzak aitortuago, erosoago edo gusturago dagoen mobilizazioan parte hartuko du.