Udako oporren ostean, bueltan da Euskaraz Olgetan egitasmoa

Erredakzioa 2021ko ira. 6a, 14:29

Udako geldialdiaren ostean, ikasturte berriagaz batera Euskaraz Olgetan egitasmoa ere itzuli da. Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak familietan euskararen erabilera sustatzeko programak irailean eta urrian ere euskaraz bizi eta gozatzeko jarduera dibertigarriak eskaintzen jarraituko du.

Euskaraz Olgetan egitasmoan, astero, aste biz ikusgai egongo diren bideo bi igoko dituzte www.euskarazolgetan.eus web orrialdekora. Ikasturte berri honen irailerako antolatu dituzten ekintza eta tailerrak hauek dira:

  • Irailak 6 - 20: Nerea Ariznabarreta ikuskizuna eta Poltsa Kustomizatuak tailerra.
  • Irailak 10 - 23: Jateko amarrua: kaktusa eta Bizitza plastikoa tailerra.
  • Irailak 20  - Urriak 4: Bakarrizketa umoretsuak umore ikuskizuna eta Robotak tailerra.
  • Irailak 27 - Urriak 11: Hilorama libretak eta Musika tresna birziklatuak tailerra.

Informazio gehiago: www.euskarazolgetan.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun