Gaueko aisialdiak 03:00ak arte zabal dezake bihartik aurrera

Erredakzioa 2021ko ira. 17a, 11:54

Zapatutik aurrera, ostalaritzaren, komertzioen edo kultur jardueren itxiera-ordua atzeratu du LABIk, gaur egindako bileran. Gainera, diskotekek eta gaueko aisialdirako establezimenduek berriro zabaldu ahalko dute.

Gaur, irailaren 17an, LABI Babes Zibilerako Planaren aholku kontseiluak COVID-19aren aurkako osasun-neurriak arintzea erabaki du. Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi duenez, bihartik aurrera ostalaritza, merkataritza eta kultur jarduerak goizaldeko 03:00ak arte zabal dezakete, orain arte baino ordu bi beranduago. Gainera, lokal horien gehienezko edukiera % 60tik % 75era areagotu dute.

Berritasunen artean, nabarmentzekoa da diskotekak eta gaueko aisialdirako establezimenduak berriro irekitzeko aukera izango dutela; hori bai, edukieraren % 50eko mugarekin.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, datuek hobera egiten ari dira, beraz "trantsizio" egoera bat abiatu dute.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun