Argindarraren prezioaren hazkundeagaz egiten ari diren "lapurreta eta xantaia" salatu dute

Iker Rincon Moreno 2021ko urr. 11a, 14:14

Deskonektatu Elektriketatik dinamikaren baitan, itzalaldi zaratatsuak egin zituzten joan den barikuan, hilaren 8an, Uribe Kostako hainbat txokotan. Getxon, halaber, mobilizazio zaratatsuak egin zituzten, baita Iberdrolaren Algortako bulegoaren aurrean salaketa publikoa egin ere. Euskal Herrian, Katalunian eta Galizian egin zituzten protestak, herrialde horietako indar independentistek bultzatuta.

EH Bilduk deitoratu duenez, argindarraren prezioak % 630eko gorakada izan du azken urtean, eta gogoratu du horren atzean prezioak jartzeko sistema dagoela. Hori dela eta, egoera jasanezina dela salatzeko, protestak egin zituzten Euskal Herriko, Kataluniak eta Galiziako hainbat txokotan. Gurean, Uribe Kostan, kazola-jotzeak izan ziren nagusi 22:00etatik 22:30era; Getxon, gainera, mobilizazio zaratatsuak egin zituzten, Algortan eta Itzubaltzeta/Romon.

Algortakoen kasuan, Villamonte plazatik abiatu zuten protestaldia, Basagoiti kalean Iberdrolak duen bulegoaren aurrean salaketa publikoa egin arte. Bertan, besteak beste, Lolita Chavez aktibista guatemalarrak hartu zuen hitza, enpresa elektrikoek hemen lapurtzen ari direla deitoratzeaz gainera, Ameriketan hiltzaileak direla salatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun