Herri kirolak

Zapatuan jokatuko dute Algortan Bizkaiko II. Pentatloi Txapelketa

Iker Rincon Moreno 2021ko urr. 27a, 09:35
Beñat Amade iazko Pentatloian.

Zapatuan, hilaren 30ean, Bizkaiko II. Pentatloi Txapelketa jokatuko dute Algortako Biotz Alai plazan, 12:00etatik aurrera. Bertan arituko dira Beñat Amade, Aritz Irazabal, Ousmane Drame eta Daniel España, herri kiroletako bost probetan neurtu guran. Hasiera batean, sei kirolarik parte hartzekotan ziren, baina azkenengo momentuan, mina hartuta daudela-eta, Mikel Agirrek eta Unai Ardeok ezin izango dute norgehiagokan parte hartu.

Herri kirolen proba eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta sarien banaketa ordubete beranduago izatea espero dute, hau da: 13:00etan. Duela urte bi Getxoko Pentatloi Txapelketa egin zuten San Nikolas plazan eta, iaz, aldiz, Bizkaiko lehenengoa egin zuten Biotz Alai plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun