Getxon jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa

Erredakzioa 2021ko aza. 3a, 11:46

Azaroaren 7an, domekan, izango da saioa, Algortako Muxikebarri Antzokian, eta hor zehaztuko dute finalaurrekoetan zeintzuk bertsolarik kantatuko duten. Besteak beste, bertan arituko da Unai Mendiburu Valor algortarra.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren seigarren eta azken kanporaketa domekan jokatuko da, azaroaren 7an, Getxoko Muxikebarri Antzokian. 17:00etan hasiko da saioa eta, kantuan, hurrengo seikotea ariko da:

  • Enare Mugiategi Etxabe
  • Eneko Aldana Carrasco
  • Josune Aramendi Perez
  • Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria
  • Malen Amenabar Larragaña
  • Unai Mendiburu Valor

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gai-jartzailea Oier Iturralde Fernandez izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Domekako saioan jakingo dugu zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak. Momentuz finalaurrekoetan dauden bertsolariak ikusteko, webgune honetako saioak atala kontsulta dezakezue.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun