Azaroak 25

Ozen entzun da emakumeen aurkako indarkeriaren gaitzespena Uribe Kostako herri guztietan

Iker Rincon Moreno 2021ko aza. 25a, 21:27

Eguraldia lagun izan ez duten arren, gaur, azaroaren 25ean, urtero legez, ehunaka pertsona atera dira kalera indarkeria matxista ozen gaitzesteko. Eguerditik hasita, ez dira gutxi izan elkarretaratzeak, kalejirak eta manifestazioak gurean. Hona hemen egunak utzitako irudi batzuk.

Eguneko argazkiak konpartitu gura badituzu, bidali irudiak hiruka@hiruka.eus helbidera

Algortan irakurritako oharra

Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna. Aurten ere, Euskal Herriko Mugimendu Feminista kalera atera gara emakume* izate hutsagatik egunero pairatzen dugun indarkeriarik gabeko bizitza askeen alde. Beraz, feministok borrokarako eguna dugu gaurkoa.

Minduta, nazkatuta, eta amorruak ematen digun indarrarekin iritsi gara azaroaren

25era. Este año, oficialmente, 5 mujeres han sido asesinadas en Euskal Herria, y la violencia que hemos vivido en nuestras casas y en las calles ha sido insufrible el último año. Orain dela urtebete ozen esan genuen etxeratze aginduek emakume* eta heteronormatibitatearen disidenteak garenok indarkeria egoeretan giltzapetu gintuztela. Etxeak askotan, ez dira leku seguruak izan emakumeontzat, ez pandemiaren aurretik, ez bitartean, ezta ostean ere.

También son cientos y cientos las agresiones, discursos de odio y discriminaciones por la orientación sexual e identidad de género contra el colectivo LGTBIQ+. ¿Hasta cuándo? Jendarte eredu hau jasangaitza da emakume eta genero disidenteontzat!

Politika feministak behar ditugu, baita prebentzioan sakontzeko baliabide pedagogikoak ere; izan ere, jendarte osoari ardura eskatzen diogu. Exigimos que cada uno de los agentes sociales, políticos e institucionales de Euskal Herria trabajen en esta línea, porque vivir sin violencia machista es nuestro derecho. Necesitamos instituciones comprometidas y no declaraciones institucionales, concentraciones, ni fotos disfrazadas de morado. No aceptaremos políticas de igualdad vacías de presupuestos y medidas reales, ni tampoco la precarización de los servicios públicos.

¡Estamos hartas de falsas promesas!

Gaurkoan “Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain!” diogu eta autodefentsa feminista antolatu baten aldeko aldarria berrartzen dugu, gure bizitzak defendatzeko, ikasi ditugun arauak zalantzan jartzeko, modu indibidualean eta kolektiboan indarkeriari zein errealitate ezberdinei aurre egiteko. Kaleak hartu eta gureganatu nahi ditugun espazioen jabe egingo gara berriro. Nazkatu gara beldurra izateaz, guk boteretze kolektiboaren aldeko hautua egiten dugu!

Neska gazteon bizitzak ere erasotuak izaten dira uneoro, etengabe.

Indarkeria matxistak neska gazteok jo puntuan gaitu, jai eremuak itzuli diren honetan kaleak berriz ere gure egingo ditugu!

Prekarizazioaren, emantzipatzeko ezintasunaren, ezegonkortasunaren aurrean borroka egingo dugu!

Indibidualizatuak, bakartuak, kanon batzuei segika nahi gaituztenen aurrean gure arteko sareak eraikitzen jarraituko dugu!

Orain, inoiz baino gehiago, borrokatzea dagokigu.

Indarkeriarik gabeko etxea nahi dugu, indarkeriarik gabeko Euskal Herria. Eraldaketa gure esku dago, feminismoz armatu gaitezen!

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun