Bete-bete egin zen zapatu arrastian Bilboko Bilbao Arenan jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Ia 4.000 lagun elkartu ziren zortzi bertsolarien lana entzutera.
Bertsolariek hainbat ariketa egin zituzten; lehenengo atala amaituta, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu zuten puntu gehien batzea, eta eurek kantatu zuten buruz-burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi zuen txapela Joseba Etxebarriaren eta Moises Enbeitaren eskutik.
Horrela geratu zen sailkapena:
Nerea Ibarzabal | 874.50 |
Jone Uria | 866.00 |
Etxahun Lekue | 520.50 |
Xabat Galletebeitia | 507.50 |
Onintza Enbeita | 489.50 |
Aitor Bizkarra | 486.00 |
Aitor Etxebarriazarraga | 484.00 |
Gorka Pagonabarraga | 464.00 |
Gai-emaile beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Idoia Anzorandia Kareaga aritu ziren. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.