Landalore, xaboiak eta baltsamoak

Mari Luz Iñarra: “Kosmetika naturala da hau, beganoa, eskuz egindakoa eta bidezkoa”

Iker Rincon Moreno 2021ko abe. 31a, 09:50

Mundu osoan garapenerako lankidetzan ibili izan da Mari Luz Iñarra algortarra; horri esker, Costa Rican, produktu naturalakaz kosmetika egiten zuen emakume-talde bat ezagutu zuen, eta, hala, 2014an, proiektu berri bati ekin zion: xaboi eta baltsamo ekologiko eta beganoak ekoizteko Landalore enpresa sortu.

Bost urteko ibilbidea egin zuen horretan, pandemia hasi aurretik albo batera utzi zuenera arte. Aurten, baina, horretan ibiltzea bere pasioa dela ondorioztatuta, Landalore berreskuratu eta bideari berrekin zion ekainean. Hala, hasieran sortutako 19 produktuei beste hainbat gehitu dizkio, betiere produktu naturalak, beganoak eta lokalak erabilita; azken hori ezinezkoa duenean, aldiz, bidezko merkataritzaren bidez eskuratzen ditu.

Gauzak horrela, xaboiak, kremak eta serumak egiten ditu, askotarikoak. “Formula berriak bilatzen ditut uneoro, produktuen gama handitzeko”, dio. Eskaintza sei eurotik 30 eurora artekoa da, produktuaren arabera. Hala ere, denen artean nabarmentzekoa seruma dela diosku: “Oso ondo saltzen da”. Orain, neguan bete-betean sartzear gaudela, ezpainetarako baltsamoa ere arrakastatsua dela nabarmendu du. Hala, interesa gura duenak, sare sozialetatik Landalore bilatzea besterik ez du; “laster webgune bat izatea espero dut”. Horrez gainera, azokaz azoka ere ibiliko delakoan dago; momentuz, Durangokoa izan du lehenengoa.

Mari Luz Iñarrak egindako serum birsortzaile natural bat irabazi gura duzu? Bada, bat zozkatzen dugu; egin klik hemen eta parte hartu zozketan!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun