Guraso Eskolak aurrez aurreko formatua berreskuratuko du 2022an

Erredakzioa 2022ko ots. 11a, 11:13

CC BY SA-DANI BLANCO/ARGIA

Seme-alaben hezkuntzari buruzko aholkuak eta formakuntza jasotzeko tailerrak formatu presentzialean bueltatuko dira aurten. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak 2022ko Guraso Eskola ikastaroak antolatu ditu, hezkuntza ziklo bakoitzeko (HH, LH eta DBH) sei saio eskainiz. Horietara joateko baldintza bakarra sei klaseetara joateko konpromisoa izango da; bestalde, izena emateko azken eguna otsailaren 24a da.

Martxo eta apiril bitartean egingo dituzten sei saioen artean hauek nabarmendu dituzte:
  • Teknologia berrien erabilpena etxeko txikiakaz (HH)
  • Lehen hezkuntzatik Bigarren hezkuntzara, ikastetxe aldaketa (LH)
  • Zer da Erresilientzia? (DBH)
Izena emateko azken eguna, otsailaren 24a izango da, eta lotura honetako formularioa betez egin daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun