Surflari plentziarra denbora behar izan du bere lehenengo olatua hartzeko; ezkerrekoa izan da, txanda bukatzeko 18 minutu gelditzen zirela. Hala, bigarren sailkatu da, Aritz Aranburu zarauztarraren atzetik, finaleko jaun eta jabe izan dena. Adituen arabera, txapelketako olaturik onena izan da, 18,66ko puntuazioa lortu duena. Halere, ez da nahikoa izan gailentzeko, Aranburuk bigarren olatu bat hartzea lortu duelako.
Txapela Zarauzko surflariarentzat izango zela zirudienean, azkenengo unean, plentziarrak 6,63 puntu gehitu dizkio bigarren olatuari, eta 2022ko Punta Galea Challenge irabazi du.
Hala, sailkapena horrela gelditu da:
- Natxo González
- Aritz Aranburu
- Nic Lamb
- Iker Amatriain
- Miguel Blanco
- Russel Bierke