Gaizki sentitzen da, bere ustez berak zaindu beharko bailuke ama, inori laguntzarik eskatu gabe; emakume eta alaba txarra sentitzen da. Ez dauka dirurik beste norbait ordaintzeko, amarekin lagun diezaion. Egia esanda, ziurrenik, inork ez genuke diru nahikorik etxeko langileen lana, bere benetako balioaren arabera ordaintzeko. Maitanek badaki eskatu duen laguntza datorrenean ama adinekoen egoitza batera eramango dutela. Gurean, denon beharrarekin eta diru publikoz aberasten diren negozioak dira horiek.
Zer pentsa ematen du egoerak; bizitza sostengatzen duten zaintza-lanak emakumeon esku utzi dituzte: norbere familian, etxeko langile gisa esklabotza erregimenean; eta, enpresa pribatuetan, lan baldintza prekarioen truke.
Denok ari gara aterabide pertsonalak bilatzen, arazo indibidualak bailiran. Baina ondo zaindua izatea, eskubidea beharrean, negozioa izaten jarraituko du, kolektiboki borrokatzen ez garen bitartean. Kalitatezko Zaintza Sistema Publiko eta Komunitario bat exijitzeko ordua da.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.