Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa

Jone Uriak jantzi du txapela

Erredakzioa 2022ko api. 4a, 13:55
Jone Uria, bertsotan finalean. © ALBE

Jone Uria getxoztarrak irabazi du 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalaurrekoak eta finala jokatu zituzten zapatuan, hilaren 2an, Algortan, eta bigarren gelditu zen Imanol Uria, Joneren neba.

Zapatuan, apirilaren 2an, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak eta finala jokatu zituzten Algortan. Lehenengo saioak auzo horretako hainbat tabernatan izan ziren eta, horietan sailkatutakoek, finalean kantatu zuten, Azebarri kulturgunean. Hala, bertan aritu ziren Jone Uria, Imanol Uria, Arrate Illaro, Unai Mendiburu, Kerman Diaz eta Peru Vidal bertsolariak, hurrengo emaitzakaz:

  • Jone Uria, 678 puntu.
  • Imanol Uria, 652,5 puntu.
  • Arrate Illaro, 352 puntu.
  • Unai Mendiburu, 346,5 puntu.
  • Kerman Diaz, 327 puntu.
  • Peru Vidal, 315 puntu.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun