Aste-akabuan antolatutako txapelketan, hainbat mailatan jokatu zituzten partiduak. Saskitxoen mailan, bost taldeko multzo bakarra osatu zuten, eta UK Saskibaloiko txikienek Getxo Saskibaloi taldearen gainetik gelditu zen, lau partidak irabazita. "Hala ere, garrantzitsuena izan zen txikienen poztasun aurpegiak ikustea", azaldu dute UK Saskibaloi taldekoek, "euren saskibaloi-partiden lehenengo bizipena izan baitzen hori".
Premini mailan, aldiz, bi multzotan banatu zituzten partiduak. Horietan, lehen postuan gelditu ziren UK Saskibaloia eta Getxo Saskibaloia taldekoak, eta finala jokatu zuten elkarren kontra. "Finala ederra eta berdindua izan zen, eta, azkenean, UK Saskibaloikoek lortu zuten garaipena, sei puntuko diferentziarekin", diotenez.
Parte hartzaile guztiek garaikurra jaso zuten oroigarri gisa, eta antolatzaileek euren esker ona adierazi diete Getxo Saskibaloia, Jado Erandio, Askartza, San Nikolas Ikastola eta Gorondagane Sondika eskolari, "larunbateko goiz ikaragarria posible izatea egiteagatik".