San Juan suak argituko du gaur Uribe Kosta

Erredakzioa 2022ko eka. 23a, 09:25

San Juan bezperako gaua edo udako solstizioa tarteko, ekainaren 23an, eguenean, suak argituko du eskualdeko lur-zerua. Modu horretan, udaberria atzean utzi, eta udari ondoetorria egingo diote gaur uribekostarrek, sutzarren inguruan. Barrikan eta Leioan, besteak beste, urtero legez, aitzakia ederra topatu dute hainbat egunez jaiez gozatzeko.

Eskualdeko gainerako herrietan urteko gau magikoenagaz gozatzeko prest daude herritarrak; batean eta bestean egongo da zer edan, zer dastatu eta zer dantzatu. Besteak beste, Erandioko Altzaga auzoan eta Algortan, elkarlanari eutsi diote bertoko elkarte ugarik, udako solstizioa (San Juan bezpera) ospatzeko. Beste hainbat herritan ere, bertoko elkarteek antolatu ohi dituzte ekitaldiak. 

Barrika

  • 18:30 Familia ikuskizuna.
  • 19:30 Susterrak, dantza-kalejira.
  • 21:30 Tai Xi erakustaldia eta txokolate-jana.
  • 22:00 San Juan sua, akelarrea Diables Ed Llorenc taldearen eskutik.

Berango

Lantzarte

  • 16:00-20:00 Ur-puzgarriak
  • 18:00-19:00 Disko-txiki
  • 19:00 Txokolate-edana
  • 19:30-20:30 Bits-jaia
  • 20:00 Sua
  • 20:30 Hanburgesa-jana
  • 21:00-23:00 Dj Urtza

Otxantegi herri-lurra

  • 21:00 Sutondoan musika, ipuinak, izarrak aurkitzeko tailerra...

Erandio

Altzaga

  • 19:45 Patinete elektrikoaren zozketa, merkatari elkartearen eskutik, Irailaren 23a plazan.
  • 20:00 Kalejiraren hasiera, Irailaren 23a plazatik.
  • 21:15 Txokolate beroaren banaketa Tartangan.
  • 22:00 Sua piztea eta ikuskizuna Tartangan.

Astrabudua

Trabudu Dantzari Taldeak, Gizarte Unamaz Alkartuak eta Centro Extremeñok antolatuta:

  • 19:00etatik aurrera, tailerrak, txokolatada eta, azkenik, sua egingo dute.

Erandiogoikoa

Auzokoa Herrikoi Elkarteak antolatuta:

  • 20:30etik aurrera, musika, tailerrak, desioak eskatzeko eta gauza txarrak uxatzeko su sinbolikoa eta, gaua ederto bukatzeko, txokolatada.

Gorliz

  • 18:30-22:00 umeentzako tailerrak, txokolate-edana eta sua, Andramariazpin.
  • 21:30 Sua, txokolate-edana, Aratz dantza-taldearen ikuskizuna eta Urris taldea, Errementari Bidean.

Getxo

San Nikolas plaza (Algorta)

San Juan Sua batzordeak antolatuta:

  • 18:30 Aurpegia margoztu gura duzu? Bapiruke eta Hariako begiraleen eskutik.
  • 19:00 Bidaibizitzen txotxongilo eta zirku- ikuskizuna adin guztientzat.
  • 20:00 ALBEko bertsolarien saioa: June Diaz, Peio Lago eta Maialen Lago
  • 20:00 Txokolate-jana eta munduko postreak banatuko ditugu. Abian eta San Nikolas Zabalik elkarteko kideen eskutik txokolatea eta Getxoko Etorkinen Plataforma Federaziokoek Filipinetako “biko” postrea prestatuko dute.
  • 21:00 Konjurua & Urdiaingo San Juan kantaita Itxartuko dantza taldearen eskutik
  • 23:00ak arte suaren inguruan dantzan!

Zubilleta auzoko jaietan

  • 16:30 Umeentzako parkea.
  • 17:30 Margo-txapelketa.
  • 19:30 Buruhandiak.
  • 20:30 Txokolate-jana.
  • 21:00 Andres Isasi Musikalia Matxing Band.
  • 22:15 San Juan suaren piztea.

Malakate parkea (Getxo)

Itxas Argiak antolatuta:

  • 18:45 Trikitilari, txistulari eta dultzaineroak.
  • 19:00 Sardina-jana.
  • 20:00 Txokolate-edana.
  • 21:45 San Juan bezperako ikuskizuna.

Leioa

Leioako San Juan jaien egitarauaren barruko jarduerak:

Udaletxe-ingurua:

  • 19:00 Txupinazoa eta Pregoia: Mari Pepa eta Arlote. Ondoren, kuadrillen jaitsiera. Ibilbidea: Elexalde, Iparragirre, Sabino Arana, Luis Bilbao Libano, Boulevard, J.R. Aketxe Plaza.
  • 19:45 Oihan Vegaren animazioa. J.R. Aketxe plazan.
  • 22:00 Gune Morea: eraso matxisten aurkako informazio- eta prebentzio-gunea, Boulevarrean.
  • 22:30 San Juan gaueko ikuskizuna Hortzmuga konpainiaren eskutik, Boulevarrean.
  • 23:15 San Juan Sua piztuko dute  udaletxean.
  • 00:00-06:00 Pertsonei laguntzeko zerbitzua Boulevarrean.
  • 00:15 Txokolate jana J.R. Aketxe plazan.
  • 00:30 Kontzertua: Mojinos Escocíos eta Boca Beats Aldapabarrenan.

Txosna-gunean:

  • 19:00 Txosnak irekitzea.
  • 21:00 Txosnetako pregoia.
  • 21:00 Sardina jana.
  • 22:30 Urrats taldearen erromeria.
  • 00:00 San Juan gaueko Akelarrea.
  • 00:30 Erromeria Urrats taldeagaz gaua amaitzeko dantza-giroa.

Lemoiz

Armintzakalden

  • 19:00 Maskara-tailerra.
  • 19:30 Trikipoteoa.
  • 21:00 Txorizo bokatak.
  • 22:00 Sua piztea, eta ondoren txokolate-jana.

Urizar auzoan:

  • 20:30 Askaria frontoiaren ondoan.
  • 21:30 Sua piztu, eta, jarraian, txokolatada.

Plentzia

Plentziako Udalak eta jai batzordeak antolatutako egitaraua:

  • 21:00 Txokolatada.
  • 22:00 suaren igoera itsasadarretik.
  • Bukatzeko, San Juan gau magikoa.

Sopela

  • 19:00 Txokolatada guztiontzat udaletxeko plazan.
  • 20:30 Adarrak ikuskizuna Zirkozaurre konpainiaren eskutik udaletxeko plazan.
  • 22:00 Suaren piztea udaletxeko berdegunean.
  • 23:00 Nonbait taldearen erromeria txosna-gunean.

Urduliz

  • 22:00 Txokolatada eta sua kultur etxeko plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun