Eta udako argazki-lehiaketaren irabazlea da...

Erredakzioa 2022ko urr. 6a, 17:29

'Ihes egiten' argazki irabazlea. © Itxaso B.

Dozenaka argazki jaso ditugu, eta denen artean zaila izan da irabazle gisa argazki bakarra aukeratzea. Lau irudiren artean zalantza izan ondoren, azkenean, Itxaso B. erabiltzailearen "Ihes egiten" argazkia gailendu da. Tokiko adituaren arabera, lan indartsua da, elementu handi bat duena –itsasontzi bat kasu honetan–, eta pertsona baten arteko tamainak alderatzen ditu momentuan. Koloretsua da, udakoa eta egoera berezia irudikatzen diguna gertuko toki batean. Horrexegatik, hori izendatu dugu garaile. Beste parte hartzaile askok ere maila ona erakutsi dute, eta, bide batez, bejondeiela guztiei!

Irabazlearen ondotik, parte-hartzaile guztien artean Fujifilm argazki-kamera zozkatu dugu, eta horietatik Ines A.-ri egokitu zaio saria. Zorionak! Espero dugu laster polaroid hori baliatuta hurrengo lehiaketara argazki eder eta ikusgarri batzuk partekatzea.

Ekitaldi honetan bi sari banatu ditugu:

  • Lehenengo saria izango da Itxaso B. erabiltzailearentzat: 60 x 40 zentimetroko metakrilato-argazki bat.
  • Bigarrena, parte hartzaile guztien artean zozkatu dena, Fujifilm Instax Mini 11 kamera: Ines A.-rentzat.

Ikusi argazki guztiak, hemen:

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun