Ia urte bi daramatzagu argazkigintzaren munduaren nondik norakoak azaltzen HIRUKA aldizkarian –ikusi hemeroteka–; orain, ikasitako guztia praktikan jartzeko unea heldu da. Prest zaude? Igo atal honetara zure argazkiak irailaren 30a baino lehen eta sari bi irabazteko aukera izango duzu: 60x40 zentimetroko metakrilato-argazkia eta Fujifilm Instax Mini 11 argazki-kamera.
Eta udako argazki-lehiaketaren irabazlea da...

Erredakzioa 2022 urr 06 Uribe Kosta

Dozenaka argazki jaso ditugu, eta denen artean zaila izan da irabazle gisa argazki bakarra aukeratzea. Lau irudiren artean zalantza izan ondoren, azkenean, Itxaso B. erabiltzailearen "Ihes egiten" argazkia gailendu da. Tokiko adituaren arabera, lan indartsua da, elementu handi bat duena –itsasontzi bat kasu honetan–, eta pertsona baten arteko tamainak alderatzen ditu momentuan. Koloretsua da, udakoa eta egoera berezia irudikatzen diguna gertuko toki batean. Horrexegatik, hori izendatu dugu garaile. Beste parte hartzaile askok ere maila ona erakutsi dute, eta, bide batez, bejondeiela guztiei!