Guda Dantza musika taldeak "Esan Gabekoak" lan berria aurkeztu du

Ander Zarraga 2022ko urr. 11a, 18:58

Aurten hamar urte bete dituen taldeak bere laugarren lan diskografikoa aurkeztu du gaur Bilboko Bira Elkartean. Guda Dantza osatzen duten Algorta eta Leioako musikariek azaldu dutenez, Esan Gabekoak "Pertsona bati zerbait esan nahi zenionean CD edo cassette baten kantu zerrenda bat grabatzen zenuenean bezalakoa da".

Baga-Biga ekoiztetxeagaz argitaratu duten diskoaren bost abestietan taldearen indarra funk, pop eta soul doinuetara eraman dute, eta, nabarmendu dutenez, "musika beltzaren izugarrizko ukituak ditu". Gaineratu dute, aurreko lanakaz konparatuta, "ziaboga handia" eman dutela kantuen garapenari eta itxurari dagokionez. Erabili duten euskarria ere ezohikoa dela azaldu dute, itxuran CD bat izan arren, abestiak QR kodeetan doazelako eta kantu bakoitzari bestelako osagaiak ere erantsi dizkiotelako, hala nola irudiak, elkarrizketak...

Lan honetarako Lide Hernando abeslari eta LIHER taldeko kidearen kolaborazioa ere izan dute, daborduko sareetan dagoen Zapzi Bala abestia osatzeko. Kanta entzungai dago esteka honetan eta Guda Dantza taldearen youtube kanalean ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun