Topaguneko zuzendaria

Jasone Mendizabal: "Sorreratik ditugu hedabideak erdigunean"

Erredakzioa 2022ko aza. 11a, 10:00
Jasone Mendizabal, Topaguneko zuzendaria.

Ehunka euskara elkarte eta euskaltzale taldek osatzen duten Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabalek euskararen normalizazioaren estrategian tokiko komunikabideek izan duten garrantzia azpimarratzen du: "Topagunea sortu zen momentutik egon dira komunikabideak erdigunean. Ez da kasualitatea Topagunearen lehen izena Euskara Elkarteen eta Herri Aldizkarien Federazioa izatea".

1997an sortutako elkartearen lehen egiteko nagusiak euskara elkarteen saretzea, euskarazko kultur eskaintza sustatzea eta euskarazko hedabideen aldeko apustua artikulatzea izan ziren.

"Arloka eta proiektuka antolatzen ginen orduan. Hedabide saila gure esparru kuttunenetakoa zen. Bagenekien euskal hiztunok eta komunitateak egunerokotasunean euskaraz funtzionatzeko ezinbesteko papera betetzen zutela hedabideek. Garai hartan, herri komunikabideek paperezko prentsan jarri zituzten euren indarrak. Bakoitza bere herrian antolatzen hasi zen, ahal izan zuen moduan. Askorentzat oso zaila izan zen, ia ikusezinak baitziren. Honek tokiko komunikabideak sektore bezala antolatzea eta aintzat hartzea ezinezko bihurtzen zuen, eta erakundeekin harremanetan jartzeko solaskidetza bateratuaren ideiari bueltaka hasi ginen, beroni forma ematen. Tokikom izango zena garatzeko oinarri nagusiak jarri ziren orduan".

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun