Tokikomeko lehen zuzendaria

Inazio Arregi: "Larritasun ekonomikoak ere batu gintuen"

Erredakzioa 2022ko aza. 11a, 10:00
Inazio Arregi, Tokikomeko lehen zuzendaria.

Goiena Komunikazio Taldeko zuzendaria zen 2012an Inazio Arregi Tokikomeko lehen zuzendari bihurtu zenean. Bi karguei batera erantzutea egokitu zitzaion elkartearen lehen urteetan. Krisi ekonomikoak Tokikomen sorreraren beharra azkartu zuela azpimarratzen du Arregik.

"Nahiz eta ordura arte erakundeek euskarazko komunikabideetan jartzen zuten publizitatea oso txikia izan, hor ere beherakadak etorri ziren. Dirulaguntzak murriztu egin ziren eta larritasun horri erantzuteko asmoz hasi ziren hedabideak batzen; tokiko hedabideak ez ezik, euskarazko hedabide guztiak. Bi egitasmo paralelo sortu ziren orduan: batetik, Hekimen, herri ekimeneko euskarazko komunikabideen sarea; eta, bestetik, Tokikom, tokiko komunikabideen taldea".

Tresnen garrantzia

Elkarlana esparru askotan izan zela dio Arregik, eta digitalizazio prozesuak beharrezko zuen formakuntza gakoa izan zela.

"Jendeak bazuen kezka digitalizazioaren aurrean ea nola kokatuko ginen. Plataforma digital komuna garatu genuen, eta gaurkotasuneko gaiak jorratzeko aukera ematen zuen. Horrek egunerokotasunera jaitsi beharra esan gura zuen. Prestakuntza eta plataforma digital bateratua martxan jartzeak argi asko piztu zituen. Gure produktuak homogeneizatu eta hedabide ezberdinak taldekatzeko bidea zabaldu zen horrela".

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun