Ekitaldia Andrabarriak Elkarteak antolatuko du, Urdulizko Udalaren eta Uribe Kostako Mankomunitatearen lankidetzagaz. 10:00etan abiatuko da, eta, bertan, bere ikuspegia eskainiko du Amelia Tiganus aktibista feminista eta idazleak.
Diskurtsoaz gain, antolatzaileek iragarri dute eztabaidarako tartea ere egongo dela landutako gaien inguruan hausnarketa egiteko. Eguerdian, umore feministak amaiera emango dio urtero antolatzen diren ekimenen egutegiaren barruko ezinbestekoa den jardunaldiari.
Bestalde, berritasun gisa eta ahalik eta jende gehiena hurbiltzeko helburuagaz, haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko dute topaketak irauten duen goiz osoan zehar.
Ekimena Genero Indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako jardueren programaren barruan kokatu dute, eta udalerrietako elkarteko elkarteek eta kolektibo feministek urtero egiten duten lana goraipatzeko balioko du. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.