Hainbat herritarrek harrera beroa egin diote Plentzian hirugarren Euskaraldiari

Ander Zarraga 2022ko aza. 21a, 13:55

Aurreko eguenean, azaroaren 17an, Plentziako Jai Alai frontoian hainbat herritar batu ziren Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan Euskaraldiari hasiera emateko. Ikuskizunak eskaini zituzten Getxoko Herri Kirol Taldeak, Sopelako Arima Dantza Taldeko kideek eta Zirkozaurre konpainiako artistek. Gainera, ekitaldian hitza hartu zuten Josu Landaluze Mankomunitateko presidenteak, Elixabete Uribarri Plentziako alkateak eta Uribe Kosta BHI institutuko Euskara Batzordeko kideek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun